Panfletos libertad presos políticos enfermos. En euskera.

Panfletos en euskera sobre los presos enfermos.

Octavillas del S.R.I. Comités de E.H.

Preso politiko gaixo larriak berehalako askatasuna!

Preso politiko gaixoen bahiketa eta honen egoera lehentasunezko kontua izan beharko litzateke errepresioaren aurkako mugimendu guztien agendan.

Premiazkoa da, preso politiko gaixo guztien egoera zein eritasuneetan ikusten ari garen geldiezinezko okertzea dela eta.

Lehentasunezkoa da, alarma gorriak pizten ari bait dira aldiro. Espetxe aldaketak elkartasuna hiri horretan areagotzen ari zenean, hospitaleetara behin eta berriz premiazko irteerak, harreta ezak, medikuekin zita galerak, meatxuak eta erasoak kasu batzuetan zenbait espetxetan, begietako ebakuntza eta gero infektatuta dagoen gela batean sartu…

Politika da, era bikoitzean bahituta dituztelako bere militanzia politikoaz ez arnegatzeagatik.

Elkartasun nahitaezko behar bat da, beraiek ordezkatzen dutelako estatuetako eraso errepresibo guztiak dagoenari aurre egitera bururatzen zaion edonoren aurka.

Erraietatik jaiotzen da, are eta iraultzaile hauek ez damutzea eta gaixo larriak izateagatik ze nolako baldintzetan mantentzen dituzten jakiten dugunean.

Bereak eta bi esaten ditugu espetxe bisitaren bueltan, noraino gaixorik den, eta ze kabroiak diren ez dakit zer zita ezeztu diotelako etb… Jar ditzagun ba kalean salaketa zehatz moduan 27 preso politiko gaixo larrien herri-hirietan, beraiek bizilagunak diren tokietan.

Borrokatuz, koordinatuz, kalera ateratzen, preso gaixo larri hauen baldintzapeko askatasuna lortu daiteke, erietxe zibiletan, bere urbilenekoen artean. Oier Gomez eta Arantza Díaz preso politikoen kasuak oso gertu daude oraindik denboran eta gogorapen kolektiboan.

Hamarnaka eragile herritar ezberdin batuta elkartasun eta salaketa kanpaina berean. A Coruñan Arantza Diazekin elkartasunez 12 eragile baino gehiago elkartuz, edota Oier Gomezena Gasteizen, lortu zuten manifestazio hitzelarekin, seriozki estudiatzeko modukoak dira.

Gogoratu beharrean gaude, normalki aipamenik ez delako egiten, milaka kartel, pegatinak, margoketak, pankartak, kontzentrak, manifestazioak, txarla edo eztabaidaz gain, baita ere irudimena erabilia izan dela esandako kanpaina hauetan guztietan, bai difusio utsuneak aprobetxatuz (bideoak interneten edo sareetan, elkarrizketak irrati libreetan edo komertzialak ez direnetan bilatzen eta aurkituz edota argitalpen txikietan) edo salaketak jarri erietxetan zein Arartekoan bezalako instituzioetan.

Nazioarteko Laguntza Gorrien aldeko Komiteak bere jaiotzatik lan honetan era bat ari dira, baita beste eragile batzuk ere Euskal Herrian, elkartasun talde askok ere egiten dute bultza bere bizilaguna den herri edo hirietan.

Errepresioaren aurkako elkartasunean preso politiko gaixo larrien egoera lehentasunezko gai bezala jartzeko eta areagotzeko ordua iritsi da. Ez dugu nahi Isabel Aparicio edo Kepa del Hoyo bezalako heriotz albisteen aurrean aurkitu, bi adibide gisa, hauek edo etor litezkeenak ekiditeko humanoki eta politikoki posible zen guztia saiesteko egin dugula ziur egon gabe.

Halabeharrez, Manuel Arango Riegoren kasu larria, edo Manuel Pérez Martínez itsu gelditzeko prozesuaren larriagotzearena salaketa areagotu behar du, kolektibo eta solidarioen haserrea zer suposatzen duela ulertuta iraultzaileak bahituta edukitzea beraien ideologiaz ez damutzeagatik, eta aldi berean bere osasuna larria aprobetxatzea errepresio bikoitza esartzeko.
Eta Arenas-en kasuan hirukoizten da errepresioa, alderdi komunista iraultzaile batetako idazkari nagusia preso bakarra izateagatik.

Preso politiko gaixo larriak berehalako askatasuna!
Arenas atera dezagun, ez dezatela espetxean akatu!
Amnistia osoa!

En castellano:

http://www.presos.org.es/index.php/2017/09/19/la-urgencia-de-exigir-la-libertad-de-ls-press-politics-enferms/

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.