Octavillas del S.R.I. Comités Euskal Herria
Erne! Camarada Arenas itsu uzten ari dira!
Manuel Pérez Martínez Arenas-en osasun egoeraren inguruko berri oso kezkagarriak iritsi zaizkigu berriki. Itsua geratzen ari da!
Duela urte batzuk kataratak arasoarengatik ebatzia izan zedin horrenbeste borrokatu ondoren, ebakuntza honen emaitza ez da erabat pozgarria izan, ebatzitako begian infekzioa duelako, eta infekzio honek gehi etenik ez duen ikusmen galera larriagotzen ari dira, ez diotelako beharrezkoa duen medikazioa ematen.
Bere senideek eta urbilenekoek Albocasserreko espetxean egindako azken bisitan kontatutakoaren harabera, libururik ez eramateko esan zien, irakurtzea ezinezkoa egiten zaiolako. Idaztea edo marraztea ere ezinezkoa du. Faxista hauek itsu uzten ari dira, bere lan iraultzailea espetxetik garatzea ekidin nahi dute, erreminean erortzea nahi dute, amore ematea nahi dute!
Manuel Pérez Martínez, Arenas, bizi osorako espetxe zigorrera kondenatuta dago PCE(r)ko idazkari nagusia izateak suposatzen duen delituarengatik soil soilik, eta honek 72 urteko bere adinarekin bizi osorako espetxe zigor hau heriotz zigor batean bilakatzen du. Barne Ministerioa kudeatzen duten faxistek Arenas era bat itsu uztearekin ez dute batere zalantzarik egingo, beraien asmoa, inongo disimulurik gabe gainera, bera damutzea edota kartzelan hiltzea bait da.
Itsu uztea ahalbidetuko dugu? Komunista eta iraultzaile eredugarri hau poliki poliki eta erabateko inpunitatearekin akabatzea ahalbidetuko dugu?
Gure esku dago bere xedea ez erdiestea. Gure esku dago Arenasekin elkartasunezko mezuak Albocasser espetxeko harresiak gainditzea, gure esku dago bere askatasuna exigitzen duten eskaera uholdea Auzitegi Nazionalaren zaintzapeko epaitegira arte iristea, eta gure eskuetan dago langile auzoetan orma guzti guztietan Arenas askatu! irakur daitekeen kartel edo margoketa bat egotea edo egitea.
Arenas-ek bere idatzi iraultzaile askotariko batean esaten zuen bezalaxe: “irudimena, auzardia, ekimena!” Aurrera bere osasun egoera eta berehalako askatasuna exigitzeko bururatzen zaizkizuen ekimen oro!
Argi dugu Arenas damutzea ez dutela lortuko, baina ezin dugu bakarrik utzi. Arenas ikutzen badute, gu guztiok ikutzen gaituzte!
Arenas askatu! Amnistia osoa!
En castellano:
http://www.presos.org.es/index.php/2017/07/27/estan-dejando-ciego-a-arenas-impidamoslo/